Little strong feelings II
Nahi nuen guztia zinen, eta oraindik zara. Nire besoengandik alde egitea erabaki zenuen, baina. Eta nire lagun onenetan beroa aurkitu zenuen, dirudi.
Nik nahi dudan guztia duzu: soldatapeko lana, bihotzkide bat, norbait zure alboan behar duzunean, eta zure gainetik begira, zu babesteko (eta ez nago multilagunari buruz hizketan), ... eta hala ere, triste egoteko denbora duzu.
Orain geldi, eta pentsa ezazu: nik ez daukat ez benetako lagun ez bihotzkiderik, nik ez daukat soldatapeko lanik, ezta zuk daukazun babes-sarea. Pentsa ezazu berriro zenbat denbora dudan nire eskuetan eguna igaro ahala. Eta pentsa ezazu zenbat denbora dudan deprimitzeko. Bai, noski, zure bizitza latza da. Eta nirea latzago, laxtana, inori axola ez badio ere...
Nola egiten da bidea, "inoiz ez ex baten lagun onenen batekin egon" geltokitik, lagun horren neskalaguna izatearen geltokira? Nik oraindik ezin dut ulertu. Beno, hala ere, hori zu bion gauzak dira, ez nireak, ez da hala?
Eta bai, jeloskor nago. Ez nago jeloskor nire inguruan dagoen guztiek bikoteka etortzeagaitik. Ez nago jeloskor zu, nire bikote izan zen pertsona, beste norbait aurkitu duzulako berriz ere, ni bakarti mantentzen naitzen bitartean. Jeloskor nago... gure erlazioan dena zaila izan zelako. Hilabete nire amodioa benetakoa zela sinistu zenezan. Eta hori, erdi urte ezagutu ginenetik zela.
Eta nire laguntza eskaini nizun. Eta gauzak errezago egin ziren. Eta orduan dena amaitu zenuen. Eta gauzak errezago izan ziren... besteentzat. Nik aurkitu nituen zailtasun guztiak, beraiek ez dituzte aurkitu. Nik egin behar izan nuen sakrifizio eta esfuertzo guztia, beraiek ez dute egin behar izan. Eta jeloskor nago, zailtasun guztiak nire kontra egon zirelako, eta orain besteen bidea errazago delako zurekin. Ni bakarrik jarraitzen dudan bitartean.
Hotza naizela, min egiten duten hitzak esaten ditudala? Bai, noski. Baina ezin izango dut inoiz zuk egin zenuen beste min egin. Gogora ezazu.
0 Anotaciones:
Publicar un comentario
<< Portada